Firefox eguneratzea

Berrikuspenaren informazioa
  • Berrikuspenaren id-a: 57652
  • Sortuta:
  • Sortzailea: oihanguren
  • Iruzkina: Euskarara itzulita
  • Berrikusita: Bai
  • Berrikusita:
  • Nork berrikusia: oihanguren
  • Is approved? Bai
  • Uneko berrikuspena da? Ez
  • Ready for localization: Ez
Berrikuspenaren iturburua
Berrikuspenaren edukia

Defektuz, Firefox automatikoki eguneratzeko konfiguratuta dago, baina beti egunera daiteke eskuz. Hona hemen hau nola egin:

Oharra: Linux banaketa batek paketeratutako Firefox bertsioa erabiltzen baduzu, honen pakete-errepositorioan eguneratutako paketea argitaratu arte itxaron beharko duzu. Artikulu honetan agertzen denak eskuz instalatutako Firefox bertsioei egiten die erreferentzia soilik (banaketaren pakete-kudeatzailea erabili gabe).
  1. Firefox leihoaren goialdean, egin klik Firefox botoian, joan Laguntza menura eta hautatu Firefox(r)i buruz.Firefox leihoaren goialdean, egin klik Laguntza menuan eta hautatu Firefox(r)i buruz.Egin klik menu-botoian New Fx Menu, sakatu Laguntza Help-29 eta hautatu Firefox(r)i buruz.Menu-barran, egin klik Firefox menuan eta hautatu Firefox(r)i buruz.
  2. Firefox(r)i buruz leihoa ireki eta Firefox eguneraketak bilatzen hasiko da, hauek automatikoki deskargatuz.
    Update Win1 Fx14
  3. Eguneratzeak instalatzeko prest egotean, egin klik Berrabiarazi eguneratzeko botoian.
    Update Win2 Fx14
Garrantzitsua: Eguneratzea ez bada abiarazten, ez bada osatzen edo beste edozein arazo badago, deskargatu eta instalatu kopia berri bat.

Eguneratze-ezarpenak aldatzeko, ikusi Ezarpen aurreratuak irisgarritasun, nabigatze, sistemaren lehenespen, sare, eguneratze eta zifratze arloetan.

REDIRECT

Partekatu artikulu hau: